GURE ARTEAN aldizkarian idazlanak argitaratzeko arauak
Maketazio lanak errazteko asmoz, gure aldizkarian argitaratzeko artikuluak bidaltzen dizkiguten laguntzaileei, ondorengo arauak jarraitzea gomendatzen diegu:
- Idazlanak formato dijitalean ematea, CD zein diskete batean, baita DIN A4 kopia batekin.
- Idazlanak izenburu bat izatea, nahi izanez gero azpiizenburu bat ere, baita testuaren eta argazki bakoitzaren egilea azaltzea. Bestalde, ahal izanez gero, aldizkariaren azala izan litekeen paisaia bat argazki bertikal batean aurkeztea.
- Argazkiak paperean diapositiban edo formato dijitalean aurkez daitezke. Azken hauek CD batean, JPG estensioarekin eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioaz.
- Argazki bakoitza bere oina eta datarekin aurkeztea.
Posta elektronikorik baduzu, edo zure datu pertsonaletan (kontu korrontea, helbidea, telefonoa...) aldaketarik badago, mesedez jakinarazi elkartean