Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Berriak
ZUHAITZ LANDAKETA SAN MARKOSEN OTSAILAREN 23AN
Urdaburu
2008/02/05 14:40
Urdaburu M. E.k otsailaren 23an, larunbatean, zuhaitz landaketa ospatuko duela aditera ematen dizu. Landaketa herriko Bizarain mendian, San Markos gotorlekuan izango da. Bertan, 130 zuhaitz inguru landatuko dira. Irteera, Elkartearen egoitzatik (Juan de Olazabal kalea, 23)egingo da oinez goizeko 9:30ean, ondoren 10:30ean landaketa egiteko. Honekin batera Ibon Goikoetxea biologoak ingurugiroko, mendi eta naturaren balioz eta arazoez hitz egingo digu. Honen ondoren bertan hamaiketakoa egingo dugu herrira jaitsi aurretik. Izena emateko elkartetik pasa astearte eta ostegunetan 20:15etatik 22:00 bitarte edota 943527879 telefonora deituz.

Beraz, hemendik bertara joateko gonbitea zabaltzen zaitugu!