Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Berriak
ARDITURRIKO II. ROLLESKI LASTERKETA
Mendi astea
2008/11/02 15:32

Urdaburu Mendizale Elkarteak Arditurriko II. Rolleski lasterketa antolatuko du azaroaren 22an, larunbatean. Modalitatea klasiko estiloa izango da eta Oiartzungo Arditurriko bidegorrian jokatuko da.

Bi ibilbide izango dira:

HELDUAK: Alcampotik (Mamut)Arditurrira (7,700 km). GAZTEAK: Fortalezatik Arditurrira (3,700 km).

EGITARAUA:

-15:30ean: Dorsalak jasoko dira Oiartzungo Alcampon (Mamut).

-16:00etan Irteera. GAZTEAK (1993tik aurrera) Oiartzungo Fortaleza jatetxetik aterako dira. HELDUAK (1992. urte arte) Oiartzungo Alcampotik (Mamut) aterako dira.

-18:00etan: Sari banaketa eta Merienda.

IZENA EMATEKO:

Urdaburu elkartean, Errenteria-Oreretako Juan de Olazabal kalea 23. Astearte eta ostegunetan 20:15etatik 22:00etara. Edota TFNO/FAX 943527879 zenbakian edota e-postaz: urdaburu@urdaburu.org

Beharrezkoa izen-abizenak, jaiotze data, telefonoa eta elkartearen izena ematea.