OTSAILAREN 28-AN ZUHAITZ EGUNA OSPATUKO DUGU
IRTEERA OINEZ 9:00-ETAN GURE EGOITZATIK
Iaz bezala, aurten ere zuhaitz eguna ospatuko dugu datorren otsailaren 28an, larunbata. Irteera oinez egingo dugu goizeko 9etan gure egoitzatik. Zuhaitz landaketa Bizarain (San Marcos) mendian izango. Aurten, gonbidatu bezala, Arantzadiko kide den Dani Pérez izango dugu; baso, baserri, abere, ekologia eta hainbat gaietan aditua. Ondoren hamaiketakoa egingo dugu Errenteriara bueltatu aurretik.