Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Berriak
JAIZKIBEL BIZIRIK EGUNA. MENDI MARTXA.
Urdaburu
2009/06/18 21:11

DATORREN UZTAILAK 4EAN JAIZKIBELEN BABESAREN ALDEKO MENDI MARTXA IZANGO DA, IRTEERA GOIZEKO 8H30TAN LEZOKO ENPARANTZAN

Urdaburu Mendizale Elkarte bezala, eta eskualdeko mendi elkarte guztiek egin duten moduan, Jaizkibel Bizirik plataformak antolatutako ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Mendi martxako ibilbidea Lezoko enparantzatik ateratzen da, kantina ingurutik pasa eta Buenos Aires-eko larrean taldearen argazki bat egingo dugu. Bertatik, Kalaburzara jaitsiko gara Donibaneko enparantzan bukatzeko, 12ak inguru.

Egun guztian zehar, Donibaneko enparantzan, beste ekitalde asko egongo dira: haur jolasak, Txan magoa, bertsolariak, bazkari herrikoia, herri kirola, kontzertuak,...

ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!