Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Berriak
22. BIZIKLOIA – VI. ENEKO ARCELUS MEMORIALA
Mendi astea
2010/03/08 19:38
22. BIZIKLOIA-VI. ENEKO ARCELUS MEMORIALA
Azaroaren 28an, Mendiko Astearen ekitaldien barruan, 22. Bizikloia – VI. Eneko Arcelus Memoriala ospatu zen. Klasiko bat da egitarauaren barruan, urte asko baitira jarraian lasterketa hau antolatzen dena. Proba labur baina oso gogorra izan arren, oraindik asko dira bertan parte hartzera animatzen direnak. Aurtengo honetan, aukera eman zen bikoteka parte hartzeko, hau da, partaide bat bizikletazko zatian eta bestea korrikakoan. Urte askoz parte hartu ondoren lehenbizikoz, Mikel Txaskok irabazi zuen lasterketa. Yeneko Laka gelditu zen bigarren, eta Karlos Blanko nekaezina hirugarren. Laugarren postua Txinguk eskuratu zuen, lesionatuta egon arren, eta Yon Txaskok bosgarrena. Txasko anaien eskuhartze bikaina, beraz. Seigarren Patxi Gallego gelditu zen, aipamen berezia merezi duena, edizio guztietan hartu baitu parte; lehenengoan gazteetako bat zen (eta oraindik ere izaten jarraitzen du). Zazpigarren Aitzol Areso iritsi zen, eta horrela beste pilo bat... Azkena Gotzon Mendibil izan zen, ez entrenatu arren beti ateratzen dena. Bikotekako modalitatean, irabazleak Asier Zubia txirrindularia eta Kepa Oliberi korrikalaria izan ziren. Lasterketa burutsua egin zuen Mikelek, ongi erregulatuz. Bigarren Luxio Egiguren eta Txema Arenzanak osatutako bikotea izan zen; faboritoak ziren eta Txema oso erregular aritu zen, baina Luxioren katarroak ez zuen errukirik izan. Eta hirugarren Mikel Rodriguez eta Esther Estefania izan ziren, Esther oso ongi aritu bazen ere Mikelen entrenamendu falta nabaritu zen. Bestetik, eskertu nahi ditugu probaren antolaketan laguntzen aritu zirenei, bereziki Maria Luisei, Rotetari eta Adurizi, bertaratu zirenei kafea eta bizkotxo aparta esakini baitzieten. Horrelakoekin erraza da proba antolatzen jarraitzea. Eskerrik asko guztiei eta hurrengo arte.