ROLL ESQUI
ARDITURRIKO III. ROLLESQUI LASTERKETA
Joan den urteko urriaren 31n Rolleski Euskal Ligako azken proba ospatu zen. Antolaketa Urdaburu M.E.ari zegokona. Helduentzako hasiera “Mamut”eko aparkalekutik egin zen, infantilak berriz, ibilbide motzagoa zutenez, Fortaleza jatetxetik irten ziren, helmug bi mailentzat Arditurriko Interpretazio guenea izanik. Lasterketa amaitu ondoren elkartean irabazleei garaikurrak eman zitzaizkien, bai eguneko irabazle nahiz Ligako irabazleei ere, zegozkien maila guztiei. Honekin batera merienda dastatzeko aukera ere izan zen.
Hemendik gure elkarteko kide den Txomin Eskarmendiri zorionak, Ligako irabazlea izan baitzen senior mailan. Zorionak Txomin!