Gure Artean aldizkariaren zenbaki berria
Gure artean aldizkariaren hurrengo ale berria ateratzear dugu, 31.a hain zuzen. Bere edukia era askotakoa izango da, bertan ingurumenarekin, geologia, eskalada, eta beste hainbat artikulurekin erlazionatutakoak izango dira. Ohikoa denez, Gure Txokoa izeneko atalarekin hasiko da, non elkarteak egiten dituen ekintza guztien berri ematen den, hala nola, irteerak, ikastaroak eta abar. Honekin batera, hurrengo aldizkaria arte egingo diren ekitaldien berri ere ematen da. Hurrengo orrietan, Mendi Astearen zehar egindako Rolleski eta Bizikloi proben sailkapenak azalduko dira. Gero, Monitoreen taldeak aurreko ikastaroan haurrekin egindako ekintzen berri emango digute, baita hurrengo ikastarorako ekintzen berri ere.
“Paseos por Euskal Herria” atalean bidaia txiki bat, mendi txiki baterako igoera eta turismo apur bat nahasten duen proposamen interesgarri bat irakurri ahalko dugu. Donibane Garazira tren zahar batean joatea, Pic de Arrodo igotzea eta Behe Nafarroako hiriburua bizitatzea litzateke proposamen hau.
Aldizkariaren lehen atalari amaiera emateko “Bond, Janes Bond” delakoak argazki xelebre batzuen bidez elkarteak antolatzen dituen irteeretan ematen diren egoera xelebreak ikusi ahal izango ditugu. Bigarren atalean, eskaladako bi artikulu izango ditugu, bata José Luis Alastrueyrena, non lagun batekin Jaizkibelen kokatutako Arando Haundia igaroko duten, Pasaiako portuko bokanaren aldamenean dagoena, zeini “Superporturik ez” izena jarri dioten, eraki nahi den portuaren erreferentzia eginenez. Beste ekintza 29. aldizkarian argitaratutyako “Gourette neguan” artikuluaren 2. zatia izango da. Oraingoan hainbat eskalada burutuko ditu bere anaiarekin batera, horien artean Goulotte de Jeux. Javi Mendizabalek Las Madaletas-era eginiko igoera deskribatuko digu, izen bereko Maladiko pikoa igoaz, Astorg punta, erdiko pikoa eta Pico de las Coronas. Artikulu interesgarri bat.
Jose Angel Torres, Oiartzungo Luberri ikas guneko koordinatzaileak Aiako Harriko istorio geologikoa nahiz bere aberastasun geologikoaz azalduko digu hurrengo artikuluan, museoan aurkitu dezakegunaren berri ere emango digu.
Azkenik eta aldizkariari amaiera emateko URDABURU INGURUMENEKO BERRIA atal berrian 3 orrialderen bitartez ingurumenari buruzko berriak izango ditugu. Atal berri hau ingurumenarekiko ditugun, berri, kezka nahiz aldarrikapenen leihoa izan dadin nahi dugu.