“Errenteriaren 7 hiriburuetara” proiektua amaitu dugu
51 etapa etapa 4 urte eta erdi ostean
Martxoak 13an burutu genuen azken etapa, Igeldotik Errenteriara. Eguraldi latza espero zen baina egun bikaina izan genuen. Ondoren Errenteriako Beraun Bera elkartean ospatu genuen bazkari batez.
Udaberrian proiektu guztia bilduko duen argazki proiekzio bat egingo dugu eta honi buruzko DVD bat ere aterako dugu.