Gure Artean aldizkariaren ale berria jada kalean da, uste dugu bazkide guztiengana iritsiko zela. Bazkide ez zaretenoi eta gure web gunea bisitatzen duzuenoi gogoratu behar dizuegu bertan irakurri ahal duzuela azken alea, baita aurrekoak ere, izan ere PDF formatuan daude guztiak. Irakurtzeko orduan soilik aukeratutako azala sakatu eta ondoren tamaina handia aukeratu. Hemendik bazkide nahiz jarraitzaileei aldizkarian parte hartzea gonbidatu nahi zaituztegu artikuluak bidaltzeko, bertan zuek izandako esperientzia , bidaia, txangoak eta antzekoak idatziz idazteko orduan ez gaitezen betikoak izan. Animatu eta ez izan beldurrik, ez duzue zertan idazle izan behar, soilik gauzak kontatu eta dudaren bat edo beldurrik baduzue guregana jo laguntzeko prest gaude-eta.
Bisitak:
EasyCounter.com