MAIATZAREN 9AN ERRENTERIA LOURDES 6.ETAPA BURUTU GENUEN
OSO ETAPA EDERRA ETA PANORAMIKOA IZAN ZEN. GAINERA EGURALDIAREKIN ZORTE ITZELA IZAN GENUEN
Joanaldian eta bueltan euria izan genuen arren, eskurtsio osoa ateri eutsi zuen eta ez genuen lainorik izan.
Donibane Garazira euritan iritsi ginen baina oinez hasi orduko atertu zuen. GR 10 markak jarraituz Zaro herrira abiatu ginen, dena errepidez. Bide oso lokaztua igaro ondoren Handiaga lepoan igo ginen GR 10 erabat utzi eta hamailetakoa egin genuen. Ondoren Handiaga (761) tontorra igo eta hurrengo lepoan kokaturiko Buluntza trikuharrira heldu ginen. Kordal guzia jarraituz, lepo batean beste atseden bat egin eta gutxi batzuk "Mairi etxe" trikuharria ikustera jaitsi ziren. Kordala goruntz jarraiki Haltza lepora heldu eta errepide gainetik doan bidetik Salbatore ermitan amaitu genuen. Azkenak iritsi orduko euria hasi zuen. Donibane Garazira joan ginen bazkaltzera, Errenteriara itzuli aurretik.