PREZIOA 400 EUROKOA IZANGO DA PERTSONA BAKOITZEKO
Badira urte asko, gure egutegian abuztuan eten bat ematen dela, irailan berriz bueltatuz. Aurten, bazkide batzuren ekimenez, tarte hau betetzeko Andorrako Piriniora irteera bat antolatu dugu. Abuztuaren 8tik 14raino izango litzateke eta prezioa 400euro pertsona bakoitzeko. Prezio honen barne daude: autobusa (Andorrara joan eta etorri), Himalaia hotela (4 izar) pentsio erdian (bazkaria mendian izango da) eta bertako irteerak dakartzaten bidaiak.
Prestatzen ari garen egitaraua "ekintzak" atalean ikus dezakezue (egutegiaren egun hauetan). Izena emateko orduan 100 euro aurreratu beharko dira pertsona bakoitzeko, hotelean erreserba egin beharra baitago. Izena emateko edo zerbait gehiagorako gure egoitzan astearte eta ostegunetan 20:00-22:00 artean, Ramón, Juli edo José Ignaciorengatik galdetuz.
Hemendik parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Programak itxura ona dauka eta ez ezazue azken ordurako utzi, lekua mugatuta baitago.
Bisitak:
EasyCounter.com