Pasa den maiatzaren 22an Jubilatuen Ibilaldia ospatu genuen. Autobusez Guadalupera heldu orduko, basa etxea baino lehen dagoen pistatik Elortegi erretegiruntz jo genuen, bertan 11:00tan hamaiketakoa eginez. Eguraldi zoragarria zen eta basoaren itzala oso atsegina. Jaizkibelen hegaletik aurrera egin genuen Gaintxurizketako errepidea igaro arte. Azkenik Altamiratik zehar Errenteriara heldu ginen.
Denera 46 partehartzaile izan ziren, ondorengo jubilatu elkarteetakoak: Oiartzungo Gazte Izanak, Antxoko Zaharren Tokia eta Errenteriako Beti Bizkor eta Laguntasuna. Aurreko urteetan bezala dominen banaketa gure Mendi Astean zehar izango da (azaroaren azken astean)
Bisitak:
EasyCounter.com