Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Berriak
"ERRENTERIATIK 7 HIRIBURUETARA" EGITASMOAREN ARGAZKI ERAKUSKETA, XENPELAR ARETOAN EKAINAREN 9tik 26ra
Irteeren saila
2010/06/10 20:06
HASIERAKO EKITALDIA EKAINAREN 10an, OSTEGUNA, 19:00retan

Errenteriatik 7 hiriburuetara. 2005-2010, bukatu berri dugun egitasmoaren argazki-erakusketa bat egingo dugu ekainaren 9tik 26a bitarte. Errenteriako Madalen kaleko Xenpelar aretoan egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik larunbatera.

19 urte daramatzagu larunbatetan, hilean behin, Euskal Herria alderik alde zeharkatzen eta horietatik azken bost urteak, hain zuzen, 2005eko irailetik 2010eko martxora, proiektu honetan eman ditugu: 51 saio izan dira denera, hiruki itxurako 4 ibilbidetan banatuak eta Errenteria Euskal Herriko zazpi hiriburuekin, eta hiriburuak elkarren artean, lotuta.

Bost urte hauetan, aukera izan dugu leku ezezagun asko ezagutzeko eta paraje arras desberdinetara gerturatzeko: Lapurdiko itsasertza, Zuberoako Pirinioak, Malerrekako ibarrak, Arabako lautada, Gorbea, Gipuzkoa eta Bizkaiko itsas ondoko mendiak eta beste.

Hasierako ekitaldia hilaren 10ean izango da, arratsaldeko 19:00-retan Xenpelar aretoan.

Nahi duen guztia ongi etorria izango da. Ziurtatzen dizuegu argazkiekin zer gozatua aurkituko duzuela.