Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Berriak
DOMINEN ETA DIPLOMEN BANAKETA EGIN ZEN IKASTOLA EGUNEAN
Irteeren saila
2010/06/09 14:07

PASA DEN EKAINAREN 6AN

Orereta ikastoņak urtero ospatzen duen "Ikastola eguna" pasa den igandean, ekainaren 6an izan zen. Ekitaldi hauek ikasturtearen izpilu dira eta bertan Urdaburuk bere tartea dauka. Lehenik, gure elkartean eskolartekoen arduraduna den Jesus Lertxundik ikasturte honen laburpen bat egin zuen eta honen ostean aurtengo 69 dominak banatu ziren, baita 13 diploma, irteera guztiak egin dituztenentzat. Ondoren aurkezten dizuegun mailakako banaketa honek badu zeresana mendizale fidelaren adinari buruz, hara nola beste ihardueren aurrean egiten duten aukera.

  • DLH.3 - 20 domina eta diploma 1
  • DLH.4 - 21 domina eta 7 diploma
  • DLH.5 - 13 domina eta 5 diploma
  • DLH.6 - 7 domina
  • DBH.1 - 8 domina

Esan dezakegu, 4. edo 5. mailan definitzen dela eskolartekoaren zaletasuna eta 6. mailan finkatzen dela mendi zaletasuna duen lagun taldea. Datu hauek ezinobeak dira, gure ihardueretan jarraitzerik ez dutenean zer gertatuko den erreparatzen badugu. Egun guztian zehar, 3000 argazki inguruko pelikula bat ikusi ahal izan zen, monitoreek aurtengo irteera guztietan egindako argazki guztien bilduma bezala. Ikus-entzunezkoen aretoan egin zen, Urdaburuko eskolarteko taldearen esku egon zelarik.