ERRENTERIA LOURDES 7.ETAPA BURUTU GENUEN EKAINAREN 13AN
HONA LAINOAREKIN IKUSI EZ GENUENA
Salbatore ermitan has genuen ibilbidea, laino itxiarekin, 20 metrotara besterik ikusten ez zelarik. Burdinkurutzetako lepoan oraindik lainoa eta zalantzak, ea behetik, Bagargitik edo Eskalerak mendizerraren gandorretik. Azkenean goitik jo genuen, euririk egingo ez zuela ikusirik eta lainoa altxatzeko itxaropenaz. Hala ere usteak erdia ustel eta lainoa lagun gandor osoan. A ze pena ezagutzen ez zutenentzat. Eskalerak eta bere lainoa atzean utzi eta Ugatze eta Belozkarreruntz jo genuen. Une batzuetan sargoriak eta lokatzak neketsua egin zuten ibilbidea. Larraņe gure oinean geratzen zen heinean Logibar gero eta hurbilago. Azkenik 600 metrotako jaitsiera bat baino gehiagori trabatu zitzaion. Logibarrera heldu eta pasatakoa ahazteko garagardoak, errefreskoak, kafeak, txupitoak, etb....... Bueltako bidaian futbolzaleenen tostoia, errealaren garaipenarekin eta igoerarekin.