Ekainaren 19an Ardoaren eta Arrainaren Bidearen 3. etapa burutu genuen.
EGURALDIA LAGUN IZAN GENUEN, IBILBIDEA LUZE BAINA EDER HONETAN.
Lagranetik irten orduko Pagadiak izan genituen lagun Jaunden mendiraino. Ondoren Laño herrira jaitsi eta hurbileko kobazulo eremitikoak ikusteko aukera izan genuen. Albaina, Páriza eta Saseta herriak pasa ostean Ayuda ibaiaren arroil ederretik zehar jo genuen Okinan amaituz.