EGUN BAKARREAN PARTE HARTZEKO AUKERA ERE DAGO
Datorren Irailaren 11 eta 12-an ibilaldi bat antolatu dugu “Comète” Sareko ibiltariekin parte hartzeko, Bigarren Mundu Gerratean iheslariek eta “sare”-ko partaideek jarraitzen zuten bidea eginez, Ziburutik Errenteriara Bidasoa Ibaia gurutzatuz.
Lehen etapa larunbatean izango da, Sokoatik Bidasoa ibaira. Autobusa goizeko 8:30etan irtengo da Errenteriako Panier zubitik eta ekitaldi guztien ostean Errenteriara itzuliko gara.
Igandeko etapa Bidasoatik Errenteriara doa eta ondoren bazkaria egingo da. Autobusa goizeko 7:30etan irtengo da.
Izena emateko astearte edo ostegunetan 20:30-22:00 artean, gure egoitzan edo 943-527879 telefonoan.
Bi egunetan ekitaldi ugari izando da. Guzti hauen xehetasunak “ekintzak” atalean dituzue egutegiko egun hauetan.
Bisitak:
EasyCounter.com