Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Berriak
GR 11 EUSKAL PIRINEOA: 8.ETAPA BURUTU DUGU ELIZONDOTIK LIZARRIETARA
Irteeren saila
2011/12/11 22:18
Txango ederra eta eguraldi nahikoa atsegina izan dugu gaurko honetan. Haserako igoeraen ostean talde batek Unboto tontorra igo du. Hamaiketakoaren ostean bi taldeek Eskisaroi lepoan bat egin dute. Hemendik aurrera eguzkia berotzen hasi da. Orain Tximista eta Urdazuri ibai arroen banalerrotik zehar jo dugu Urtsumiatza leporuntz, ondoren Zentinela mendia saihestuz, ikusmira ederrekin. Errekara jaitsi eta azken igoera batez usategien kordala erdietsi dugu, Lizarrieta lepoan amaituz. Tabernak itxi egin duenez Etxalarreruntz jo dugu bertan bazkaltzera.