Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Berriak
URUMEA BIRA: 7. ETAPA BURUTU GENUEN NEGU GIROAN
Irteeren saila
2011/12/19 13:20

ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN


Azken aurren etapa hau hotz eta negu giroan burutu genuen, baina inola ere ez alerta giroan. Eguraldia lagun izan ez bagenuen ere ez zen goiza hain petrala izan: haizea nahikoa normala, elurra oso goian eta urrun (1000 metrotatik gora, ez genuen ikusi), lainorik ez eta euria, hori bai, kaskabar zaparrada laburrak denak, ondoren eguzkia ateratzen zelarik. Arantzatik 8:35etan irten ginen, aurreko etapako galtzada berdinetik zubiruntz. Aientsa auzora eta Ollargarata leporako igoeran euri uneak izan genituen. Kaskabar arrastoekin eta eguzkia lagun Izu tontorreraino heldu ginen. Ondoren Pagolleta txabolan hamaiketakoa egin eta azken zatiari ekin genion. Noizbehinka kaskabar erauntsi laburrak botatzen zituen bitartean, batzuk Bidango, Bianditz eta Bunaniarri tontorretatik zehar jo zuten eta besteek behekaldetik eta errepidez. Azkenean aterik heldu ginen Kauso lepora. Ondoren, benetako amaiera ez den arren, egitasmo amaiera bazkaria egin genuen, azken aldietan bezala Errenteriako Beraun Bera elkartean. San Tomas ospatzeko txistorra pintxoarekin hasi genuen.