Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Berriak
Abenduaren 25ean Urdaburuko urteroko Gabonetako futbol partida jokatuko da
Urdaburu
2011/12/23 22:23

Goizeko 10etan izango da, Fanderiako futbol zelaiaren ondoko zelai txikian

Urdaburu Mendizale Elkarteak urtero Gabon egunez jokatzen duen partida (lehen ezkonduak ezkongabeen aurka, ondoren gazteak ez hain gazteen aurka eta azken aldian denok denon aurka) aurten ere egingo da. Fanderiako futbol zelaiko ondoko zelai txikian izango da, goizeko 10etan (jokalariak ordu laurden lehenago agertu behar dira).

Animatu nahi ditugu parte hartzera Urdaburu Mendizale Elkartea osatzen duten guztiak (bazkideak, bazkide ohiak, ingurukoak, ezagunak...), adin edo sexu mugarik gabe. Partida modu ederra da lagun artean ongi pasatzeko, Gabon Gau eta Gabon Eguneko bazkari oparoen artean kirol pixka bat egiteaz gain. ;-)