Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Berriak
URUMEAKO BIRA 8.ETAPAREKIN AMAITU GENUEN DONOSTIAN
Irteeren saila
2012/01/23 11:48
ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN
Eguraldi kaskarra eta desatsegina izan genuen 8. eta azken etapa honetan, euriak gutxitan atertu baitzuen. Bidaian zehar, autobus baten matxurarengatik hasiera puntua zertxobait aldatu genuen, alegia, Kauson hasi ordez Uzpurutik abiatu ginen. Bestalde euripean eta lainopean pasa genituen Zaria eta Aldura tontorrak. Hamaiketakoa hamaikak baino zertxobait lehenago egin genuen Idoia lepoan, eta ordu horretan irekitzen zen taberna itxita zegoen. Hemendik aurrera errepidetxoak eta asfaltoa izan ziren nagusi. Listorreta, Errenteriako benta eta Txoritokieta ondoren Lau Haizeta, Garbera eta Polloetik zehar Donostiara heldu ginen, Zurriola zubian amaituz, Urumea itsasoratzen den lekuan.