Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu.mendi@gmail.com
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:00-21:30

Euskara
Berriak
2018KO FEDERAZIO LIZENTZIAK ABIAN
Irteeren saila
2017/12/12 20:40
2018an federatzeko orria HEMEN deskarga dezakezue edo web honetako "Deskargak" atalean "Federatu" karpetan. Bertan zehazten dira adin, aukera eta gehigarrien tarifak, baita ordainketa egiteko Urdabururen 2 kontuak.

ESKAERA TRAMITATU: Urdaburuko bazkideok 2018ko eskaera 3 modutan tramitatu ahal izango duzue:
1) Eskaera orria eskuz bete eta ordainagiria ere eskuz ekarri gure egoitzara.
2) Eskaera orri HAU ordenagailuz bete (PDF formulario bat da, idatz daiteke) eta emailez elkartera bidali, ordain agiriarekin batera.
3) Web formulario hau erabiliz: http://urdaburu.eus/federatu-zaitez/ (ordainagiria atxikitu behar da formularioan). Berez 2 formulario daude: batek lizentziaren kalkulua egiteko balio du eta bestea lizentziaren eskaera egiteko da. Formularioak berehala email bat bidaltzen du zuzen egin dela ziurtatzeko.
Hemendik aurrera federazioarekin egin beharreko tramitazio guztia Urdabururen esku geratzen da. Zalantzarik baduzue galde ezazue.