Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu.mendi@gmail.com
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:00-21:30

Euskara
Berriak
+55 PARTE-HARTZE PROIEKTUA ETA INGURUMEN SENTSIBILIZAZIO TAILERRA 2018-2019ko KURTSOA
Irteeren saila
2018/07/31 09:41

Donostiako Udalak, Plus 55, Donostia Kultura eta Ingurumenaren arteko lankidetzaren eta Club Vasco de Camping Elkartearen (CVCEren) laguntzaren fruitu, Ingurumenaren Sentsibilizazio tailer bat egingo du 2018ko urritik 2019ko maiatzera (dohainik), eta horren helburua izango da udalerriko ingurumen arazo nagusiak eta horiek Klima Aldaketan duten eragina ezagutzea.
Carlos Pérez Olozagak, Kalapieko kidea, zuzendutako tailerra Ernest Lluch Kultur Etxean egingo da (Anoeta Estadioko eraikinean), hamabost egunean behin egingo da asteazkenean 11:00etatik 13:00etara, 11 saiotan (batek parte-hartze librea izango du), eta 5 bisita/txangotan (goiz osoa).
Irailaren 5ean, 11etan, informazio mintzaldi bat egingo da Okendo Kultur Etxeko areto nagusian, eta bertan zehaztuko dira tailerraren ezaugarriak: helburuak, edukiak… eta bisitak/txangoak.
Matrikulazioa irailaren 5etik aurrera egingo da, lratxeri (+55 programaren dinamizatzailea) 943481915 telefonora (10:00etatik 14:00etara) edo 943310780 telefonora (16:00etatik 18:00etara) deituz, edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz: iratxe_garcia&#64donostia.eus Ondorengo eranskinean 2.018-2.019 kurtsoko egitaraua zehaztua, bai saio baita bisita/txangoena ere.
** Aurreko kurtsoan egindako txangoa, Jaizkibel/Ulia itsasertzeko itsasaldi gidatua https://es.wikiloc.com/rutas-lancha-motora/travesia-guiada-catamaran-litoral-jaizkibel-ulia-21014467