Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu.mendi@gmail.com
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:00-21:30

Euskara
Berriak
Haurrentzako iraupen ski ikastaroa urtarrilaren 12-13an
Irteeren saila
2018/12/04 23:19

Aspaldiko partez eta zuen eskaerei erantzunez, urtarrilaren 12an eta 13an URDABURU MENDIZALE ELKARTEAK haurrentzat iraupen eskiko ikastaroa eta irteera antolatuko du. Somporteko eski estazioan izango da eta alojamendua El águila aterpetxean (Candanchún) izango da. 2005 etik 2010 arte jaio diren haurrek, parte har dezakete, hau da LH3. mailatik 2. DBHra artekoek eta DENEK eraman behar dute gutxienez arduradun bat (arduradun batek gehienez hiru haur eraman ditzake).
Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa izango da helduentzat eta 50 eurokoa haurrentzat. Prezioaren barruan autobusa eta ostatua sartuko da (larunbateko afaria eta igandeko gosaria). Haurren kasuan, materialaren alokairua eta forfaita prezioaren barne dago.
Izen emateko epeak:
* Abenduaren 5etik – 12 arte: Urdaburuko bazkideek eta eskola kirolaren barne URDABURUrekin mendira joaten diren haurrentzat (2017-18 eta 2018-19 denboraldia).
* Abenduaren 13etik - 21ra: besteentzat.

IZEN EMATEA: formulario honen bidez egin behar da:
https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/ikastaroak/2019-01-12_13-ski-ikastaroa

Izen ematea ontzat emateko dirua aurreratu beharko da elkarteko kontuan: helduek 30 euro eta haurrek 25 euro. Dirua soilik itzuliko da baldin eta utzitako plazak betetzen badira.
Izena ematerakan zure telefonoa edo emaila adierazi zurekin harremanetan jarri al izateko