Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu.mendi@gmail.com
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:00-21:30

Euskara
Berriak
Haurrentzako iraupen ski ikastaroa urtarrilaren 12-13an
Irteeren saila
2018/12/04 23:19

Aspaldiko partez eta zuen eskaerei erantzunez, urtarrilaren 12an eta 13an URDABURU MENDIZALE ELKARTEAK haurrentzat iraupen eskiko ikastaroa eta irteera antolatuko du. Somporteko eski estazioan izango da eta alojamendua El águila aterpetxean (Candanchún) izango da. 2005 etik 2010 arte jaio diren haurrek, parte har dezakete, hau da LH3. mailatik 2. DBHra artekoek eta DENEK eraman behar dute gutxienez arduradun bat (arduradun batek gehienez hiru haur eraman ditzake).
Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa izango da helduentzat eta 50 eurokoa haurrentzat. Prezioaren barruan autobusa eta ostatua sartuko da (larunbateko afaria eta igandeko gosaria). Haurren kasuan, materialaren alokairua eta forfaita prezioaren barne dago.
Izen emateko epeak:
* Abenduaren 5etik – 12 arte: Urdaburuko bazkideek eta eskola kirolaren barne URDABURUrekin mendira joaten diren haurrentzat (2017-18 eta 2018-19 denboraldia).
* Abenduaren 13etik - 21ra: besteentzat.

IZEN EMATEA: formulario honen bidez egin behar da:
https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/ikastaroak/2019-01-12_13-ski-ikastaroa

Izen ematea ontzat emateko dirua aurreratu beharko da elkarteko kontuan: helduek 30 euro eta haurrek 25 euro. Dirua soilik itzuliko da baldin eta utzitako plazak betetzen badira.
Izena ematerakan zure telefonoa edo emaila adierazi zurekin harremanetan jarri al izateko

0 erantzun

ARDITURRIKO X ROLLERSKI LASTERKETA OSPATU DA
Irteeren saila
2016/11/06 00:24
ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN
SAILKAPENAK IKUSI ETA JAITSI: HEMEN
0 erantzun

8. ARDITURRIKO ROLLERSKI TOPAKETAN 67 PARTEHARTZAILE ETA EGURALDI ONA
Irteeren saila
2014/11/10 00:02
ARGAZKIAK IKUSI (eta jaitsi): HEMEN
KLASIFIKAPENAK IKUSI ETA JAITSI: HEMEN
0 erantzun

48 LASTERKARI ARDITURRIKO 7. ROLLERSKI LASTERKETAN
Irteeren saila
2013/11/10 13:19
ARGAZKIAK IKUSI (eta jaitsi): HEMEN
KLASIFIKAPENAK IKUSI ETA JAITSI: HEMEN
0 erantzun

BERET MARTXA: URDABURUKO 3 ESKIATZAILEK PARTE HARTU ZUTEN
Irteeren saila
2013/02/14 20:44
Txomin Eskarmendik 20. postuan amaitu zuen (sailkapen orokorra eta bere kategorian). Tomás Aierbek 106. postua egin zuen (96.postua bere kategoian). Eta Igor Alcainek 109. postuan amaitu zuen (bere mailan 98. postua).
0 erantzun

ARDITURRIKO ROLLERSKI VI. LASTERKETA EURIPEAN
Irteeren saila
2012/10/28 01:39

ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN
KLASIFIKAPENAK JAITSI: HEMEN

Arditurriko rollerski lasterketako 6.edizio honetan eguraldi petral samarra izan genuen, bereziki lasterketak iraun zuen bitartean, etengabeko euria eta hotza jasan behar izan baitzuten 56 partehartzaileek Oiartzungo bidegorrian. Horietatik 45 helduak ziren eta 11 gazteak. Hainbat taldeko kideak izan genituen. Ohi bezala gehienak Uhartekoak (22) izan ziren. Baina baita ere CVCE (7), Uzturre (6), Eibar (6), Anec (3), Saint Julia (3), Mayencos (3), Urdaburu (2), Irrintzi (1), Irungo Mendizaleak (1) eta Elurra (1) taldekoak izan genituen, hara nola independiente bat.
Bestalde ohiko lasterketa eta ibilbidea izan genuen. Alcampo merkatalguneko aparkalekuan bildu ginen dortsal banaketa egiteko. Helduek bertatik irten ziren 16:00retan, 7,6 km-ko ibilbideari aurre eginez. Gazteak ere ordu berean irten zirean Fortaleza jatetxetik, 3,7 km-ko ibilbidearekin. Helmuga Arditurriko mehatzeetan kokaturik zegoen denentzat.
Lasterketa ostean, gure egoitzan merienda bat egin genuen eta honen ondoren sari banaketa. Arditurriko hau rollerski ligaska baten azken lasterketa izaki, alde batetik egun honetako sariak banatu ziren eta bestalde ligako sari orokorrak.

Hona hemen salikapenak eta argazki gutxi batzuk. Goiko 2 link horietan ikusi eta jaitsi daitezke.

0 erantzun

Txomin Eskarmendik iraupen eskiko Euskal Herriko txapelketan grabatutako bideoa
Eski saila
2012/02/04 21:10
0 erantzun

ARDITURRIKO ROLLESKI TOPAKETA GERO ETA PARTEHARTZE HANDIAGOAREKIN
Irteeren saila
2011/10/31 00:30
ARGAZKIAK IKUSI

Pasa den larunbatean, Urriak 29, Arditurriko V.Rolleski topaketa antolatu genuen. Dena bikain irten zen eta eguraldia ezinhobea. 54 pertsonek parte hartu zuten. Lasterketaren ostean merienda eta sari banaketa egin zen gure egoitzan.


0 erantzun

Txomin Eskarmendi bazkideak 2 eski lasterketa irabazi ditu, 4 lehen sari bereganatuz
Irteeren saila
2011/02/02 11:07
EUSKADI-NAFARROAKO ESKI TXAPELKETAN
0 erantzun

ARDITURRIKO ROLLESKI LASTERKETAREN 4.EDIZIOA OSPATU GENUEN URRIAREN 30EAN
Irteeren saila
2010/10/31 19:13
51 ARTEHARTZAILE IZAN ZIREN
0 erantzun

Zaharragoak >>