Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Berriak
44. Mendi astea
Urdaburu
2009/11/23 11:49

Gaur astelehena, azaroaren 23a hasiko da 44. Mendi Astea. Astean zehar hainbat ekitaldi izango dira eta igandean mendi ibilaldi eta bazkariarekin emango zaio amaiera.

Informazio gehiago ekintzen atalean.

Anima zaitez!

0 erantzun

21. Bizikloia - Eneko Arzelus V. Memorialaren sailkapena
Mendi astea
2008/12/22 23:58
Azaroaren 29an, Mendi-Astearen ekintzen barruan ohikoa denez, 21. Bizikloia - Eneko Arzelus V. Memoriala egin zen. Parte hartzea azken urteetakoa baino apur bat baxuagoa izan bada ere, irabazleak, Jon Rodriguezek, iazko bere denbora (aurrekoekin konparatuta jada ona zena) minutu baten hobetu zuen. Jarraian dituzue probako sailkapenak.
0 erantzun

URDABURU EGUNEKO ARGAZKIAK
Urdaburu
2008/12/05 23:33

Ikusgai daude Urdaburu eguneko argazkiak:

2008

Aurreko_urtekoak

0 erantzun

Arditurriko II. Rolleskiko sailkapenak
Mendi astea
2008/12/01 19:34

Azaroaren 22an, 43. Mendia Astearen barruan Arditurriko II. Rolleski proba izan genuen. Hemen dituzue sailkapenak: Sailkapena

0 erantzun

BADATOR URDABURU M.E.aren 43. MENDI ASTEA
Mendi astea
2008/11/20 12:08

Datorren larunbatean, hilak 22an Urdaburu Mendizale Elkarteak 43. Mendia Asteari ekingo dio. Larunbatetik aurrera aste osoan zehar ekitaldiak izango dira eta igandean, hilak 30ean Urdaburu egunarekin amaiera emango diogu Mendi Asteari.

Egitaraua ekintzen atalean ikusgai dago.

Beraz, hemendik ekitaldietan parteartzeko gonbitea luzatzen dizugu.

0 erantzun

Urdaburu M.E. Urdaburura
Mendi astea
2008/11/07 09:00

Azaroaren azkeneko astean, ohi den bezala, “Mendi astea” antolatuko dugu. 43. edizio honetan, betiko moduan ohikoa den Urdaburura irteera eta ondorengo babarrun jatearekin amanera emango diogu.

Aurreko urteean bezalaxe, bi ibilbide aurreikusi ditugu, bata helduentzat eta bestea ikastolako hauerrentzat.

HELDUAK:

EREÑOZU – URDABURU – SIDRERÍA EGILUZE

Irteera ordua: 7:30

Tokia: Iztietako bus geltokia

IKASLEAK:

UGALDETXO (GOIZUETAko bidea) – URDABURU - LISTORRETA

Irteera ordua: 8:00

Tokia: Iztietako bus geltokia

Iztietako bus geltokian “haurtzaindegi” zerbitzua izando da, helduentako baten bat irteerara joango bada, 8:00ak arte haurra(k) geltokian utz dezaten, ondoren beraien autobusa har deza(te)n.

Irteerara soilik joango denarentzat autobús zerbitzua izando da Listorretatik Errenteriara 14:00etan.

BABARRUN JATEA EGILUZE SAGARDOTEGIAN (berogailua jarrito dute)

HAURRENTZAKO MENUAREN PREZIOA 12 EURO:

Frijituak

Oilaskoa patatekin

Izozkia

Freskagarriak

HELDUENTZAKO MENUAREN PREZIOA 30 EURO:

Babarrunak (txorizo, odolki etab.)

Bakailaoa piperrekin

Akeita, ardo aeta sagardoa

Ikastolako ikasleen izen ematea Ikastola bertan egingo dira eta beste guztiek berriz Urdabururen egoitzan izen eman beharko dute, ohiko ordutegian, astearte eta ostegunetan 19:30etatik 22:00ak arte.

0 erantzun

ARDITURRIKO II. ROLLESKI LASTERKETA
Mendi astea
2008/11/02 15:32

Urdaburu Mendizale Elkarteak Arditurriko II. Rolleski lasterketa antolatuko du azaroaren 22an, larunbatean. Modalitatea klasiko estiloa izango da eta Oiartzungo Arditurriko bidegorrian jokatuko da.

Bi ibilbide izango dira:

HELDUAK: Alcampotik (Mamut)Arditurrira (7,700 km). GAZTEAK: Fortalezatik Arditurrira (3,700 km).

EGITARAUA:

-15:30ean: Dorsalak jasoko dira Oiartzungo Alcampon (Mamut).

-16:00etan Irteera. GAZTEAK (1993tik aurrera) Oiartzungo Fortaleza jatetxetik aterako dira. HELDUAK (1992. urte arte) Oiartzungo Alcampotik (Mamut) aterako dira.

-18:00etan: Sari banaketa eta Merienda.

IZENA EMATEKO:

Urdaburu elkartean, Errenteria-Oreretako Juan de Olazabal kalea 23. Astearte eta ostegunetan 20:15etatik 22:00etara. Edota TFNO/FAX 943527879 zenbakian edota e-postaz: urdaburu@urdaburu.org

Beharrezkoa izen-abizenak, jaiotze data, telefonoa eta elkartearen izena ematea.

0 erantzun

20. Bizikloia - Eneko Arzelus IV. Memorialaren sailkapena
Mendi astea
2007/11/25 15:37
Azaroaren 24an, Mendi-Astearen ekintzen barruan ohikoa denez, 20. Bizikloia - Eneko Arzelus IV. Memoriala egin zen. Parte hartzea azken urteetakoa baino apur bat baxuagoa izan bada ere, denbora onenek azkenaldikoak hiru minutu edo gehiagotan hobetu dituzte. Jarraian dituzue probako sailkapenak.
0 erantzun

2007ko Mendi Astea
Mendi astea
2007/11/15 20:30
Azaroan
0 erantzun

Urdabururen Rolleski proba
Mendi astea
2007/11/07 16:20

Urdaburu M.T.ak antolatzen duen Mendi Asteko ekitaldietako bat da.

0 erantzun

Zaharragoak >>