Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu.mendi@gmail.com
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:00-21:30

Euskara
Berriak
+55 PARTE-HARTZE PROIEKTUA ETA INGURUMEN SENTSIBILIZAZIO TAILERRA 2018-2019ko KURTSOA
Irteeren saila
2018/07/31 09:41
0 erantzun

2018KO FEDERAZIO LIZENTZIAK ABIAN
Irteeren saila
2017/12/12 20:40
2018an federatzeko orria HEMEN deskarga dezakezue edo web honetako "Deskargak" atalean "Federatu" karpetan. Bertan zehazten dira adin, aukera eta gehigarrien tarifak, baita ordainketa egiteko Urdabururen 2 kontuak.
0 erantzun

URDABURU EGUNA EKITALDIZ UGARIREKIN OSPATU DUGU
Irteeren saila
2017/11/27 00:34
ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN
0 erantzun

30.BIZIKLOIA OSPATU DUGU
Irteeren saila
2017/11/25 23:21

ARGAZKIAK IKUSI HEMEN
SAILKAPENAK ikusi eta deskargatu HEMEN
Gaur ospatutako 30.bizikloi honetan 33 partehartzaile izan ditugu. Lasterketa hasieran euri tanta batzuk bota ditu berehala atertuz. Bestela ohiko ibilbidea egin dugu: txirrinduz Mateotik Sorondora eta hemendik mendi krosa. Lasterketaren ostean gure egoitzan merienda eta opari banaketa egin da.
0 erantzun

EUSKAL HERRIKO 596 MENDIAK: BUKATUTA
Irteeren saila
2017/11/02 10:28
Atzo igo zen azken mendia: Behe Nafarroako Zaboze
0 erantzun

MAIATZAK 28AN URDABURUREN MARTXA OSPATU GENUEN
Irteeren saila
2017/06/03 19:44
Aurten Alamedako karpatik irten zen eta 3 ibilbide egin genituen: Luzea (44 km), motza (20 km) eta txikia (10 km). Denera 202 irten ziren, luzean 102, motzan 66 eta txikian 32. Ibilbide luzean kanpoko jende gutxiago izan genuen baina bertako gehieago eta 25 bazkide, ohi baino gehiago. Martxa motzak eta txikiak harrera ona izan zuten. Eguraldia ona baina beroegia. Honen ondorioz martxa luzeko 21ek ez zuten amaitu.
ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN
PARTEHARTZAILEAK ETA ESTADISTIKAK: HEMEN
0 erantzun

EREINTZAK URDABURURI OMENALDIA SANTA AGEDA KOPLETAN
Irteeren saila
2017/02/03 14:44

Santa Ageda bezperan, otsailaren 4a, Ereintza elkarteak omenaldi xume bat egingo dio Urdaburu Mendizale Elkarteari.
Azken hamarkada honetan Errenteriako Ereintza elkarteak Santa Agedaren koplak kantatzeko ohiturari eutsi dio gure herrian tradizio bilakatuz.
Aurtengoan, 75.urtemugan, Urdaburu Mendizale Elkarteari esker ona eta errekonozimendua adieraziko zaio burututako ibilbide eta lanagatik. Santa Ageda bezperan (otsailaren 4ean) egingo duten omenaldi xumeak, gure elkartearekiko sentitzen duten esker onaren erakusle izan dadila nahi dute.
OMENALDIAREN LEKUA: Udaletxeko arkupeak
ORDUA: 21:30
Zuen partehartzea espero dugu!
0 erantzun

75.URTEURRENA: ARGAZKI ERAKUSKETA XENPELARREN ETA LIBURU+DVD-a
Irteeren saila
2017/01/28 00:08
Gure 75. urteurrena ospatzeko, Urdaburu Mendizale Elkartearen historia bilduko duen argazki erakusketa bat egingo dugu Errenteriako Xenpelar etxean (Madalen kaleko 32.ean).
Otsailaren 3tik 18ra egongo da zabalik, 17.00etatik 20.00etara. Eta lehen egunean, otsailaren 3an, aurkezpen ekitaldi bat izango da 19.00etan.
Bestalde, otsailaren 13an 19.00etan, Xenpelar Etxean hau ere, "Urdaburu Mendizale Elkartea 1942-2017" liburuaren eta DVDaren aurkezpena egingo da.
Bi ekitaldion amaieran lunch bana eskainiko da.
0 erantzun

TXISTORRADA, 2017ko EKITALDIEN AURKEZPENA ETA GABON SASKI ZOZKETA
Irteeren saila
2016/12/15 23:04
Gabon 2 saskien zenbaki sarituak 197 eta 196 dira (urtarrilak 9 arte) eta agertuko ez balira, 93 eta 374 (urtarrilak 24 arte).
0 erantzun

URDABURU EGUNA OSPATU DUGU ARRITXULON BAZKALDUZ
Irteeren saila
2016/11/28 00:00
ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN
Aurtengo Urdaburu eguna giro ezin hobean ospatu dugu. Eguraldia bikaina izan da goizeko txangorako. Helduek Karrika eta Zorrolatik Bidanitzera igo eta Arritxulon amaitu dute. Eta bestalde eskolartekoak eta gurasoek Listorretatik irtenda Urdaburu ingurura igo dira. Gero denak Arritxulo aterpean elkartu gara ohiko babarrun jatea egiteko.
0 erantzun

Zaharragoak >>