Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu.mendi@gmail.com
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:00-21:30

Euskara
Beteranoak

1973/74 urte bitartean "BETERANOEN IRTEERAK" deiturikoak hasi ziren, autobusez egiten zen irteera multzoa. Bertan parte hartzeko eskatzen zen gauza bakarra gutxienez 10 urtetan UMEko kide izatea zen. Honela, bitxikeria bezala, 60 urtetik gorako beteranoak genituen, baita 10 urte besterik ez zituztenak.

Beteranoen lehen irteera hauen arduraduna Miguel Iribarren izan zen, "Lexo" ezizenez ezagunagoa, orduan Gida Batzordeko kide zena.

1975-1981 bitartean hutsune bat egon zen jarduera hauetan.

Gero, 1981 urtean, Boni Otegi (goian bego) eta Jesus Hospitalerren eskutik irteera hauek berreskuratu ziren.

1984ko abuztutik, Boni betirako joan zitzaigunetik gaurdaino, Jesus Hospitalerrek irteera hauen antolakuntza guztia darama.

Azken urte guzti hauetan batazbeste urteko 6-9 irteera egin dira, denera 150 irteera inguru, guztiak inongo ERREPIKAPENIK GABE.

Irteera guzti hauetako mendiak, herrialdeka eta estadistikoki honela bana daitezke:

  • Araba: %16
  • Gipuzkoa: %18
  • Nafarroa: %42
  • Bizkaia: %13
  • Iparraldea: %9
  • Errioxa eta Burgos: %2

Bizirik gabiltza, bazterrak nahasteko prest!