Aterpeko giltza elkartearen egoitzan bertan emango da, astearte eta ostegunetan 20:15etatik 22:00tara.
Giltza aterpetik itzuli eta 4 egunetako epean itzuli beharko da elkartean. Bestela, epe horretatik igarotzen den egun bakoitza aterpea erabiliko balitz bezala ordaindu beharko da, gau eta pertsonako. Bazkideren batek giltza itzuliko ez balu, Zuzendaritza Batzordeak beharrezko neurriak hartuko lituzke.
Aterpearen erabiltzearen kuotak, gau eta pertsonako ondorengoak dira:
Kuotak egunean ez dituen bazkideak, berauek ordaindu bitartean, ez du aterpea erabiltzeko eskubiderik.
Isiltasun ordutegia gaueko 11etatik goizeko 8ak bitartekoa da. Ordutegi honen barne, aterpera sartu edo irten behar duen edonork, besteak kaltetu ditzakeen edozein zarata ateratzea ekidingo du.
Logelak, komunak eta aitzariak duten funtzioa ez den beste edozertarako erabiltzea guztiz debekatuta dago. Berauen erabilera desegokia edo aterpea zikina uztearen ardura, aterpean egondako eta ikusitako hondamenen berri eman ez duen azken bazkidearena izango da.
Debekatuta dago:
Aterpea uztean, bazkideak behartuta daude:
Aterpean egondako edonork aurreko artikuluak beteko ez balitu, ezingo du aterpea erabili. Arautegi honetan agertzen ez diren gainontzeko egoerak, Zuzendaritza Batzordeak aztertu eta argituko ditu.
Zuzendaritza Batzordeak, behar izanez gero, arautegi hau aldatzeko eskubidea izango du.