Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Informazio orokorra
  • Urdaburu Mendizale Elkarteko bazkide guztiek aterpea erabiltzeko eskubidea dute, bakoitzak bazkide ez den pertsona batekin joan daitezkelarik.
  • Aterpera Joan baino 8 egun lehenago lekurik egongo balitz, bazkideak izena eman dezake, bazkide ez diren beste lagunekin joan ahal izateko.
  • Zuzendaritza Batzordeak, egutegian aurreratuaz, aterpea ikastaro, kanpamentu eta abarretan erabiltzeko egun batzuk izango ditu.
  • Zuzendaritza Batzordeak onartuta, aterpeko arduradunen komisioak elkartekoak ez diren beste taldeak onartzeko eskubidea dauka.
  • Aterpeak 46 lagunentzako literak dauzka. Egoera berezian aurkitzen den pertsona bati ez zaio gaua igarotzeko eskubidea ukatuko, beti ere bertan dauden bazkideen oneritziarekin eta egoera horretan aurkitzen bada. Zubietan gehienez 36 pertsona onartuko dira aterpean.
  • Aterpea Urdaburu Mendizale Elkartearen jabetzakoa denez, bazkide guztiek berea balitz bezala zaindu eta mantendu beharko dute, axolagabekeri baten ondorioz sor daiteken edozein hondaketaren arduraduntzat hartuko direlarik.
  • Aterpearen gehienezko erabilpena jarraian 8 gauetakoa izango da. Norbaitek epe hau luzatu nahi izango balu komisioko kideen telefono partikularretara edo astearte eta ostegunetan 20:15-etatik 22:00-tara elkarteko telefonora hotsegin beharko du. Aterpera joan baino hilabete lehenago arte ezingo dira erreserbak egin.