Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu.mendi@gmail.com
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:00-21:30

Euskara
Ekintza
Iraupen Martxa
2015/05/23     07:00 - 19:30
Irteeren saila

MARTXAKO ARGAZKIAK: HEMEN


XXI. OIARTZUN IBAIAREN ARROARI BIRA
Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien zirkuituaren barne
44,5 km - 2350m
2015 maiatzak 23 (larunbata) - irteera 7:00


ERRENTERIA - (San Marcos) - Listorreta - ALDURA (544)▲ [K.1] - Zaria (625)▲ - UZPURU [K.2] - Bunaniarri (774)▲ - (Bianditz) - Errenga (784)▲ - ARITXULEGI [K.3] - Elurretxe - GURUTZE [K.4] - Gaintxurizketa - (JAIZKIBEL [K.5]) - Lezo - ERRENTERIA


  • EGUNA eta ORDUA: 2015ko maiatzak 23 larunbata, 7:00retan
  • IRTEERA eta AMAIERA: Gure egoitzan, Errenteriako Juan de Olazabal 23 kalean

    IZEN-EMATEA:

  • 1) AURREZ: apirilak 23tik maiatzaren 21 arte Zirkuituaren web orri honetan egingo da: http://www.zirkuitua.com/IzenEmate/Pages/IzenEmateILI.php?club=126&lng=cas (beheragoko leihoan ere sar zaitezkete bertara).
  • 2) EGUNEAN BERTAN:Irteera puntuan, 6:15tatik aurrera


    ORDAINKETA:
    5 euro. Aurrezko izen emateak ordaintzeko 2 aukera:

  • Kreditu txartel bidez: Zirkuitueren web orrian, izen-emateko unean
  • URDABURU.M.Earen 2 kontu hauetako batetan sartuz:
    Kutxabank: 2095-5064-81-1061054614
    Caja Laboral: 3035-0011-25-0110061096
    Kontzeptu bezala izen edo dortsala adierazi (hainbaten ordainketa bada guztiak jarri) eta ordain agiria ekarri martxa egunean.


    BESTELAKOAK:

  • Jan-edana: ibilbidean zehar 4 anoa postu egongo dira janari-edariarekin: Uzpuru, Aritxulegi, Gurutze eta Jaizkibelgo kontrol postuetan. Baita amaieran lokalean.
  • Ordutegia: ez da lasterketa bat. Gutxieneko (6 km/h) eta gehieneko ordutegi hauek daude (ordutegi aurretik kontrol eta anoa postuak ez daude ziurtatuta):
    Aldura (8:45-9:50) ; Uzpuru (9:35-11:00) ; Aritxulegi (10:45-12:45) ; Gurutze (12:25-15:40) ; Jaizkibel (13:25-17:50) ; Amaiera (14:25-19.30)
  • Dutxak: martxaren ostean lokalean bertan dutxatzeko aukera dago


    ZIRKUITUA:
    Hauek dira Zirkuituko link garrantzitsuenak gure martxara:
    Gure martxa ; Izen emateko FORMULARIOA ; Parte hartzaileen zerrenda
    Leiho honen barruan ere erabil dezakezue: izena eman, zerrendak ikusi, etb.....


    DESKARGATZEKO ARTXIBOAK:
    Martxari buruzko guztia (oinarriak, mapa, perfila, tracka, GoogleEarth, ibilbide deskribapena, plano urbanoa, nola iritsi, etb.... ) ondorengo karpeta publiko honetan duzue: https://onedrive.live.com/?cid=C7432AF8BBF5BF78&id=c7432af8bbf5bf78%211413
    Edo baita webgune honetako "deskargak" atalean, "Martxak" eta "2015" karpetan.

    PERFILA:

    IBILBIDE MAPA:
    Mapa zehatzan (IGN 25.000) ikusi: HEMEN

    MAPA-KARTELA:

    IBILBIDEA: GOOGLE MAPS:


    APARKATZEKO:
    Larunbatetan OTA dugu Errenterian. Beraz ezinezkoa da lokaletik hurbil aparkatzea. OTArik gabeko eremu hurbilenak ere benetan zailak dira ordu horretan. Aurten ezin izan dugu (2013an bezala) aparkaleku hurbilik lortu. Baina 2 aparkaleku handi gomendatzen dizkizuegu, ordu horretan hutsak egon ohi direnak. Urrun egon arren (lokaletik 1100 eta 900 metrotara) bertan aparkatzea leku bila aritzea baino askoz azkarragoa izango baita. Bata errenteriako hegoaldean dago, Masti-Loidi industrialdean (Udlatzaingoaren alboan). Bestea Lezoko polikiroldegia da, ibilbidearen azken zatia bertatik 50 metrotara igaroko delarik. Ondorengo mapan aparkalekuak, OTA eremua, Errenteriako sarrerak, lokalera nola iritsi, etb.... ikus dezakezue.