Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu.mendi@gmail.com
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:00-21:30

Euskara
Ekintza
Urdabururen martxak
2017/05/28     07:00
Irteeren saila

MARTXAKO ARGAZKIAK: HEMEN


URDABURUREN 2017ko MARTXAK
2017ko maiatzak 28 (igandea)

Aurten, gure 75. urteurrena ospatzeko eta Errenterian deigarriago izateko, Errenteriako ZUMARDIAN hasi eta bukatuko dira (ez gure ohiko lokalean), eta 3 IBILBIDE egingo dira:

  • LUZEA-44km: XXII. Oiartzun ibaiaren arroari bira. (EHko martxen Zirkuiturako baliogarria)
  • MOTZA-20km: Jaizkibel
  • TXIKIA-10km: Txoritokieta


    LUZEA: Irteera 7:00
    XXII. OIARTZUN IBAIAREN ARROARI BIRA (44,5 km - 2350 m)
    Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien zirkuituaren barne



    ERRENTERIA [K]- (San Marcos) - Listorreta - ALDURA (544)▲ [K.1] - Zaria (625)▲ - UZPURU [K.2] - Bunaniarri (774)▲ - (Bianditz) - Errenga (784)▲ - ARITXULEGI [K.3] - Elurretxe - GURUTZE [K.4] - Gaintxurizketa - (JAIZKIBEL [K.5]) - Lezo - ERRENTERIA [K]


    MOTZA: Irteera 8:00
    JAIZKIBEL (20 km - 750 m)



    ERRENTERIA [K] - Arragua - Miakazarra [K.1] - Gaintxurizketa - paradorea - Jaizkibel (545)▲ - antena [K.2] - Lezo - ERRENTERIA [K]


    TXIKIA: Irteera 9:00
    TXORITOKIETA (10 km - 300 m)



    ERRENTERIA [K] - (San Marcos) - trikuharria - Floreagaberri [K.1] - Txirrita Maleo - ERRENTERIA [K]



    IRTEERA ETA AMAIERA:

  • 2017ko maiatzak 28 igandea. Errenteriako ZUMARDIAN (ez gure egoitzan)
  • LUZEA (44km) 7:00tan ; MOTZA (20km) 8:00tan ; TXIKIA (10km) 9:00tan

    IZEN-EMATEA:

  • 1) AURREZ: maiatzaren 6tik 25era Zirkuituaren web orrian: http://www.zirkuitua.com/IzenEmate/Pages/DetallesILI.php?club=187(beheragoko leihoan ere sar zaitezkete bertara).
  • 2) EGUNEAN BERTAN:Irteera puntuan, 6:15tatik aurrera


    ORDAINKETA:
    LUZEA: 5 euro ; MOTZA: 3 euro ; TXIKIA: dohain
    Aurrezko izen emateak ordaintzeko 2 aukera:

  • Kreditu txartel bidez: Zirkuitueren web orrian, izen-emateko unean
  • URDABURU.M.Earen 2 kontu hauetako batetan sartuz:
    Kutxabank: 2095-5064-81-1061054614
    Caja Laboral: 3035-0011-25-0110061096
    Kontzeptu bezala izen edo dortsala adierazi (hainbaten ordainketa bada guztiak jarri) eta ordain agiria ekarri martxa egunean.


    BESTELAKOAK:

  • Jan-edana:
    Ondorengo kontrol postuetan janaria eta edaria egongo da:
    LUZEA: Uzpuru, Aritxulegi, Gurutze, Jaizkibel eta amaiera.
    MOTZA: Jaizkibel eta amaieran
    TXIKIA: amaieran

  • Ordutegia: ez da lasterketa bat. Gutxieneko (6 km/h) eta gehieneko ordutegi hauek daude (ordutegi aurretik kontrol eta anoa postuak ez daude ziurtatuta):
    LUZEA: Aldura (8:45-10:00) ; Uzpuru (9:35-11:20) ; Aritxulegi (10:45-13:20) ; Gurutze (12:25-16:10) ; Jaizkibel (13:25-17:50) ; Amaiera (14:25-19.30)
    MOTZA: Miakazarra (8:40-9:10) ; Jaizkibel (10:20-12:10) : Amaiera (11:20-14:00)
    TXIKIA: Floreagaberri (9:50-11:05) ; Amaiera (10:40-13:00)


    ZIRKUITUA:
    Hauek dira Zirkuituko link garrantzitsuenak gure martxara:
    Gure martxa ; Izen emateko FORMULARIOA ; Parte hartzaileen zerrenda
    Leiho honen barruan ere erabil dezakezue: izena eman, zerrendak ikusi, etb.....


    DESKARGATZEKO ARTXIBOAK:
    Martxari buruzko guztia (oinarriak, mapa, perfila, tracka, GoogleEarth, etb.... ) ondorengo karpeta publiko honetan duzue: https://onedrive.live.com/?id=C7432AF8BBF5BF78%211929&cid=C7432AF8BBF5BF78
    Edo baita webgune honetako "deskargak" atalean, "Martxak" eta "2017" karpetan.

    GOOGLE MAPS:


    APARKATZEKO:
    Igandetan ez dago OTA arazorik baina aparkatzea zaila izan liteke. Udaltzaingoak aparkaleku bat erreserbatu digu (100 plaza) martxarako Lousada kale alboan (Agustinak auzoa), irteera puntutik 700 m-tara.
    APARKALEKUA IKUSI:HEMEN