Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu.mendi@gmail.com
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:00-21:30

Euskara
Ekintza
Bilbao Mendi Film Festival (Niessen)
2018/11/08 - 2018/11/09     19:30
Irteeren saila

Urdaburu Mendizale Elkarteak, Errenteriako Udalaren laguntzaz, mendiko zinemako bi emanaldi antolatu ditu azaroaren 8an (osteguna) eta 9an, arratsaldeko 7:30ean.
Antolatzailea: Bilbao MENDI film festival.
Emanaldiak: Bi egunetan antolamendu bera izango da, film labur bat eta bi film. Orotara 2 orduko saioak izango dira.
Osteguna, azaroaren 8a
• Song for the Nomad (6')
• The Frozen Road (24') 2017ko BMFFko zuzendari hoberenaren saria.
• Psycho Vertical (64') 2017ko BMFFko gidoi hoberenaren saria.
Ostirala, azaroaren 9a
• Aurrera (7')
• Mama (44'). 2017ko BMFFko Epaimahaiaren saria.
• Zortzi Yukon (45'). 2017ko BMFFko euskarazko film hoberenaren saria.
Sarrerak: 3 euro saioko.
Eros daitezke urriaren 9tik aurrera NIESSEN kulturguneko leihatilan ohiko ordutegian eta emanaldiaren egunean bertan, ekitaldia hasi baino ordubete lehenago eta Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan, ohiko egun eta ordutegian (astearte-ostegunetan, 19:00-21:30).