Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Elkartea gaur egun

Urdaburu Mendizale Elkarteak egun 936 bazkide ditu eta ondorengoa eskaintzen zaie, besteak beste:

Zerbitzuak:

  • "Abau borda" aterpea
  • Liburutegia: mapak, liburuak, gidak, aldizkariak eta abar
  • "Gure artean" aldizkaria; boletin hau lau hilabetero argitaratzen da eta bazkideei dohainik bidaltzen zaie
  • Rokodromoa
  • Mendi- eta eskalada- materialaren alogera
  • Eski eta elurretako erraketen alogera
  • Kanpin denden alogera

Jarduerak:

  • Eskalada ikastaroak
  • Eski ikastaroak
  • Hitzaldiak eta proiekzioak
  • Argazki erakusketak
  • Mendi astea
  • Alor desberdinetan, mendiari lotutako irteerak: mendia, eskalada, senderismoa, iraupen eskia, trabesiak, Iraupen Handiko Martxa

Jarduera guzti hauek maila desberdinetan burutzen dira:

  • Eskolartekoak
  • Helduak
  • Beteranoak