Urdaburu Mendizale Elkartea 1942ko Otsailaren 13an sortu zen Grupo de Montaņa Urdaburu izenarekin.
Bere sorreratik Espainiar Mendi Federazioaren (FEM) baitan zegoen Euskal-Nafar Lurralde Ordezkaritzaren (geroago egungo Euskal Mendizale Federazioa bilakatuko zenaren) kide da.
Hona hemen elkartearen historiaren pasarte esanguratsu batzuk:
- 1942: Sorrera
- 1944/08/13: Bazkide batek Naranjo de Bulnesera egindako lehen igoera
- 1949/06/19: Lehen iraupen handiko trabesia, Errenteria-Iruņea
- 1952: Lehen egoitza sozialaren inaugurazioa, Santa Maria kaleko 8an
- 1958: Elkartearen lehen lehendakaria, Pedro Otegui Ecenarro (goian bego), FEM eko Euskal-Nafar Lurralde Ordezkaria izendatu zuten
- 1960: Pagotzarteko Txabola-aterpearen inaugurazioa, Errenteriako Udalarena eta Urdaburu elkarteak berreraiki eta egokitua
- 1962: Sorreraren 20. urtebetetzea
- 1962/07/22 - 1962/08/12: Atzerrira egindako lehen mendi irteera (Austria)
- 1964/07/21 - 1964/08/10: Atzerrira egindako bigarren mendi irteera (Suitza)
- 1970: Iraupen eskiko lehen Txapelketa Soziala
- 1977: "Marcia Longa"n (Italia) elkartearean lehen parte-hartzea
- 1978: Abau bordaren (Zuriza-Ansó ibarra) erosketaren atariko lehen harreman eta gestioak
- 1983: Abau borda aterpe bihurtzeko berreraikuntza eta egokitzapen lanen hasiera
- 1984: Pagotzarteko txabola-aterpearen berritze eta handiagotze proiektua; proiektu hau Udalak gauzatu zuen eta beranduago herriko mendietan bere jabetzapean zeuden hainbat txaboletan aplikatu zuen
- 1985: Bazkide talde batek egindako ahalegin nekezari esker, Abau borda inauguratu zen
- 1986/08/01 - 1986/08/23: Gure bazkideek egindako lehen Pirineoetako Trabesia Osoa
- 1990: Elkarteko kide batzuk mendi bizikletaz Errenteria - Kodar (Txina) trabesia
- 1991: Himalayako Pumori-Lotsera espedizioa
- 1991: Gaur egungo egoitza sozialaren erosketa eta lanen hasiera; proiektua eta lanen zati handi bat elkarteko kideek gauzatu zituzten
- 1992: Elkartearen sorreraren 50. urtebetetzea
- 1992: Egungo egoitza sozialaren inaugurazioa, Juan de Olazabal kaleko 23an
- 1992: Euskadiko Beteranoen XV.Martxaren antolaketa