Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Irteeretako argazkiak
Irteeretako argazkietako batzuk
Irteeretako argazkietako batzuk

Haurrekin irteera bat egiten dugun bakoitzean, arduradunok argazkiak ateratzen ditugu, ondoren batu eta Interneteko helbide jakin baten publikatzen ditugunak.

Denboraldian zehar, bertan egindako irteera bakoitzeko bilduma bat aurkituko duzue. Berau amaitzean, horietako hainbat Ikastolaren Eguneko festan egiten den erakusketan jartzen dira. Udan zehar argazkiak web helbide horretatik ezabatzen dira, hurrengo denboraldiari tokia uzteko.

Argazkiak ondoko helbidean aurkituko dituzue: http://picasaweb.google.es/urdaburu.eskola.

Argazki jakin bat eskuratu nahi baduzue, jar zaitezte harremanetan gurekin eta gustura atendituko zaituztegu.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu azaroan egiten den Mendi Astean, haurrei eskainitako egunean, gurasoentzako CD edo DVD bat editatzen dugula azken denboraldiko argazkiekin. Egun horretan bertan ere banatzen zaizkie sariak haurren argazki lehiaketako irabazleei.