Irteera kopurua: 10
Izena emandako ikasleak: 130
Batezbesteko parte hartzea: 67
Finalistak: 87
Oiartzun ibaiaren arroari bira, elkartearen iraupen-martxa klasikoa 5 etapara egokituz. Beraz, horrela lirateke etapak: Iztieta (Orereta) - Listorreta - Bianditzeko lepoa - Elurretxe - Gaintxurizketa - Iztieta. 6. etapa osagarri gisa, Oiartzun ibaiarekiko paralelo doan Arditurriko bidegorria eta hortik Arritxuloko aterpetxera jarraitzea, bazkari batekin denboraldia amaitzeko. Finalistaren eguna Orion eta Urdaburu Eguna ere gehitu behar zaizkie, eta horiez gain Pagoetako gurutzerako orientazio-ibilaldia, Orereta - Bizarain - Orereta ibilaldi neurtua eta, nola ez, urte amaierako ohiko ibilbidea, aurtengoan Barriara.
Irteera kopurua: 11
Izena emandako ikasleak: 105
Batezbesteko parte hartzea: 70
Finalistak: 68
GR-20 ezaguna, Aralar mendizerra inguratzen duena, haurrei egokitutako 7 etapatan egin genuen, San Migeldik pasatzea ahaztu gabe. Zalantzarik gabe, etapa hau izan zen gogorrena, Lizarrustiko portutik Uharte-Arakilera, San Migelen bazkalduta. Haurrek txapeldunek bezala eutsi diote goiari, ziurrenik guraso askok baino hobeto!
Kurtso amaierako Urbasako kanpineko aterpetxean egin genuen, aurreikuspen guztiak gainditu zituen partehartzearekin, 60koa hain zuzen ere. Mendilerroan zehar ibilaldia egin genuen eta gero tokan, zaku-lasterketan eta abarrean aritu ginen.
Irteera kopurua: 11
Izena emandako ikasleak: 101
Batezbesteko parte hartzea: 80
Finalistak: 75
Gipuzkoako kosta ekialdetik mendebaldera ibili genuen, Hondarribian hasi eta Mutrikun amaituz. Partehartzeari dagokionez, etapak oso erregularrak izan dira eta batezbestekoa altua izan da. Etapa gogorra Gipuzkoaren gailurrera egin genuen, Aizkorrira, zeina, uste orokorraren kontra, ez den mendirik altuena, baina hortxe-hortxe.
Mutrikuko Burumendi M.E. elkarteari eta ikastolari eskerrak eman beharrean gaude, eskainitako tratu maitekorrak kurtso amaierako irteera ahaztezina egin baitzuten. Mahaiak jasotzen ere ez ziguten utzi!
Irteera kopurua: 14
Izena emandako ikasleak: 94
Batezbesteko parte hartzea: 41
Finalistak: 39
Denboraldi honetako ibilbideak Oria ibaiaren bailaran zehar egin ditugu, zailtasun ertaineko hainbat etapatan, Orion hasi eta Otzaurten amaituta. Orientazio-ibilaldirako Irukurutzeta aukeratu genuen eta mendi mitiko gisa Larrunarri-Txindoki.
Kurtso amaierako irteera Acedoko kanpinera egin dugu. Zuņigako herriaren inguruetan zeharkaldia egin ondoren, hainbat joko eta txapelketa antolatu genituen haur guztientzat.
Irteera kopurua: 14
Izena emandako ikasleak: 70
Batezbesteko parte hartzea: 41
Finalistak: 41
Aipatzekoa: Urolako Bailara zeharkatu dugu, Zumaiatik Zegamara, elurra protagonista nagusi izan delarik. Oroimenerako, Pagoetarako orientazio-martxa eta Beriainerako irteera berezia, lainoen itsaso baten gainean. Kurtso amaiera Ollon (Nafarroa), Artetaren iturburua eta gatzagak eta Artazuloko ur-jauzia bisitatuz.
Berrikuntza: Puntukako sailkapena jarri zen martxan. Zenbat eta irteera gogorragoa, puntu gehiago. Azkenean finalista izateko derrigorrezkoa da gutxieneko puntu-kopurua lortzea.
Irteera kopurua: 14
Izena emandako ikasleak: 57
Batezbesteko parte hartzea: 40
Finalistak: 37
Aipatzekoa: Gipuzkoaren diagonala egin genuen, Lizarrustitik Saturraranera. Eguraldi ona izan zen protagonista: pare bat egunetan besterik ez zigun euria egin. Irteerarik gogorrenak Asteasutik Erniorakoa (Larraulera jaitsi zena) eta Arrolamendirako orientaziokoa izan ziren. Kurtso amaiera Orduņan egin genuen, Nerbioiko jauziari alferrikako irteerarekin, lanbroak ez baitzigun ezer ikusten utzi.
Aipatzekoa: Leitzaranera bizikleta irteera, Andoaindik Urtora. Urteak ziren batzuk bizikletak hartu ez genituela... eta hala ordaindu genuen gero...
Irteera kopurua: 12
Izena emandako ikasleak: 75
Batezbesteko parte hartzea: 46
Finalistak: 41
Aipatzekoa: Gipuzkoako Itzuliaren amaiera. Urto eta Goizueta artean etapa gogorra (7 ordu oinez lanbroaren erruz) eta Anbotora mendi irteera. Kurtso amaieran Azkonara (Nafarroa), non aterpetxea ez zitzaigun gustatu, Urbasan ibilaldia eginez Pilatos-en balkoitik Urederraren iturburura.
Berrikuntza: Elkarteko beste atalekin irteera bateratua, Urdaburu Eguna ospatzeko Santa Marinan bazkalduz. Gipuzkoako Itzuliaren amaieraren oroigarri kamisetak atera genituen.
Irteera kopurua: 12
Izena emandako ikasleak: 66
Batezbesteko parte hartzea: 38
Finalistak: 38
Aipatzekoa: Gipuzkoako Itzuliaren ibilbideari jarraipena eman genion, Eibartik Otzaurtera. Irteera berezia Aizkorrira izan zen, eta bat baino gehiagorentzat epikoa izan zen, elurra eta lanbroagatik. Denbora luzez gogoratzen den irteera horietakoa izan zen... Kurtso amaierarako, Aralarren zehar itzuli bat egin genuen, Astitzen (Nafarroa) Joko Olinpiko batzuekin amaitzeko.
Berrikuntza: Pikoketara irteera bat egin genuen, ikasleei eskalada-ikastaro oinarrizko bat emateko. Batzuentzat oso erakargarria izan zen, eta beste batzuentzat tormentu bat.
Irteera kopurua: 12
Izena emandako ikasleak: 67
Batezbesteko parte hartzea: 35
Finalistak: 35
Aipatzekoa: Gipuzkoari Itzulia hasi genuen (hiru urteko proiektua), ipar alde guztia eginez Eibar arte. Gorbeiarako irteera berezi bat ere egin zen, eta kurtso amaierako irteera Belagoara, Abauko Bordan bukatuz.
Berrikuntza: Oiartzunera irteera didaktikoa perretxikoak biltzera, mikologiaz zer edo zer ikasteko. Bilketarena ongi joan zen, baina ondoko "txapa"... Lehenbizikoz, Federazioak Finalistaren Eguna hurrengo kurtsoko hasierara pasatu zuen.
Irteera kopurua: 12
Izena emandako ikasleak: 65
Batezbesteko parte hartzea: 44
Finalistak: 38
Aipatzekoa: Errenteriatik Arantzazura joan ginen bederatzi etapatan, eta denboraldia Labaienen (Nafarroa) amaitu genuen, espeleologia eta ekitazioa praktikatuz, Belatetik ibilaldia egin ondoren. Finalistaren Eguna Lezon izan zen, eta handik Ikastolara joan ginen.
Berrikuntza: Irteeren filosofia aldatu zen, elkarrekin loturarik ez zuten mendietarako irteeretatik etapetan banatutako ibilbideetara pasatuz. Lehenengo aldiz, domina banaketa Ikastola Eguneko programaren barruan egin zen.
Irteera kopurua: 11
Izena emandako ikasleak: 70
Batezbesteko parte hartzea: 29
Finalistak: 15
Aipatzekoa: Bederatzi irteeratan euria egin zigun, eta horietako bat bertan behera utzi behar izan genuen, hasi eta gutxira, kazkabar handiak behartuta. Horregatik parte hartze eta finalisten errekor negatiboa. Kurtso amaierako irteeran, berriz ere Ruestara. Oraingoan kanpin dendekin eta eguraldi onarekin, eta haurrek Esako urtegian piraguismoa egin ahal izan zuten.
Berrikuntza: Erabili eta botatzeko argazki-kamerekin argazki-lehiaketa egin zen. Irteera bakoitzean bati edo besteari banatzen zitzaien, txandaka, eta bakoitzak hiruna argazki egin behar zituen.
Irteera kopurua: 10
Izena emandako ikasleak: 48
Batezbesteko parte hartzea: 37
Finalistak: 26
Aipatzekoa: Domina-banaketa Ezkarairako (Errioxa) kurtso amaierako irteerarekin batera egin zen. Laņoko Gobak (Araba) bisitatu genituen eta baita Valdezcarayko eski-estazioa ere, geratzen zen elur apurraz disfrutatuz.
Berrikuntza: Txikienak gerturatzeko saiakera bat egin zen San Markoserako irteera batekin, eta lehiaketa bat irteera bakoitzari buruzko galderekin, gazteak ibilbideek eskaintzen zutenaz hobeto jabetu zitezen saiatzeko. Bietako batek ere ez zuen emaitza onik izan.
Irteera kopurua: 9
Izena emandako ikasleak: 88
Batezbesteko parte hartzea: 38
Finalistak: 30
Aipatzekoa: Domina banaketa Pagotzarteko Bordan egin zen, Urdabururen oinetan, eta kurtso amaierako irteera Ruestara izan zen, Esako urtegiaren ondoko herritxo erdi-abandonatu batean. Iruberriko Arroilan zehar ibilaldi bat eta Xabierko Gazteluari bisita bat egin ondoren, euri gogorrak hasi ziren eta beste ekintzak bertan behera utzi behar izan ziren.
Berrikuntza: Orientazio-martxa bat egin zen non haurrek, taldetan antolatuta, bidea euren kabuz aurkitu behar duten mapa, iparrorratz eta abarrez lagunduta.
Irteera kopurua: 9
Izena emandako ikasleak: 71
Batezbesteko parte hartzea: 42
Finalistak: 34
Aipatzekoa: Azken aldiz saiatu ginen Udaleko Eskola Kontseiluarekin kontaktatzen eskaintza beste ikastetxe batzuetara hedatzeko, baina ez genuen erantzunik jaso. Kurtso amaiera Espejon (Araba) egin genuen, Iruņa-Okako aztarna erromatarrak, Valderejoko Parke Naturala eta Nerbioi ibaiaren urjauziak bisitatuz.
Berikuntza: Finalistaren Eguna Orion ospatu zen eta bertan, lehenengo aldiz, opariak zozketatu ziren parte hartzaile guztien artean. Egun osoko festa egiten ere saiatu zen lehenengo aldiz, baina ez zuen funtzionatu.
Irteera kopurua: 10
Izena emandako ikasleak: 78
Batezbesteko parte hartzea: 61
Finalistak: 53
Aipatzekoa: Errekorren urtea, bai finalistetan bai irteera bateko parte hartzaileetan. Debatik Zumaiarako irteera batera 180 ikasle joan ziren, eta horretarako Euskotren-en tren zahar bat alokatu genuen (egurrezko eta balkoitxodun horietakoa). Finalistaren Eguna Herreran (Donostia) izan zen, eta kurtso amaieran berriz ere Abau Bordara itzuli ginen, oraingoan txokolatada eta San Juan su eta guzti antolatuz.
Berrikuntza: Foru Aldundiak dominak emateari utzi zion, beraz geroztik guk geuk egin ditugu, grabatutako izen eta guzti.
Irteera kopurua: 8
Izena emandako ikasleak: 93
Batezbesteko parte hartzea: 40
Finalistak: 25
Aipatzekoa: Finalistaren Eguna antolatzea egokitu zitzaigunez, ibilbidea prestatu genuen Orereta eta Bizarain (San Markos) artean. Herrialdeko 61 ikastetxetako 1197 ikaslek hartu zuten parte. Ondoren, elkartearen egoitzan dominak banatu ziren bertakoentzat, askariaz batera.
Berrikuntza: Kurtso amaierako irteera jarri zen martxan. Lehen aldi honetarako, Arlas mendia igo genuen eta gero gure Abau Bordara joan ginen, hainbat jolasetan aritzera.
Bisitak:
EasyCounter.com