|
2010/09/26
Barrengoloia (Orereta) - Ugaldetxo 1. etapa: Barrengoloia (Orereta) - Ugaldetxo Denboraldi hasiera, bidean lokatz ugarirekin. Ibilbidea aprobetxatu genuen Aizbitarteko kobazuloak bisitatzeko (4 zenbaki bezala sailkatua), Jon Zumalabe eta Lander Urkia bezalako luxuzko gidekin. Hamaiketakoa Pagotzarten eta, Urdaburu inguratuz, Ugaldetxora jaitsi, Hernani-Goizueta errepidean. Haur ugari, 86, denboraldia hasteko. |
|
2010/10/24
Finalistaren Eguna: Lazkao Finalistaren Eguna: Lazkao Finalistaren Eguna, Gipuzkoako Mendi Federazioak eskola mendizaletasuna lehiaketa antolatzen duen 25. urteurrenarekin kointzidituz. Finalistei diplomak banatzeaz gain, plaka bat eman zitzaion Urdabururi, parte hartzen duten beste elkarte eta ikastetxeei bezala. Gure kasuan, Orereta Ikastolari Mendi Astean eman genion berea, gazteei zuzendutako egunean. 83 partehartzaile. |
|
2010/11/24
2. etapa: Ugaldetxo - Andoain 2. etapa: Ugaldetxo - Andoain Gutxi dago esateko profil errazeko etapa honi buruz, ez bada euria lagun izan genuela bidearen zati handi batean, Ugaldetxo frontoitik atera ginenetik Andoaingo iritsierara arte, Xoxoka ondoan dagoen Besadegiko hamaiketakorako tartetxoa barne. Hala ere, euriak ez die larregi axola haurrei ibilaldia irauten duen artean. Okerragoa izan zen autobusei euripean itxoin beharra! |
|
2010/11/28
Urdaburu Eguna Urdaburu Eguna Goiz hotz samarra izan genuen, noizbehinkako euri tantak barne. Ibilbide ia ohikoa, Ugaldetxotik ateratzen dena Urdaburura igotzeko. Igoeran, Lizarregiko lepotik hurbil, geldialdia urrian hildako Karreratarren aitari omenalditxoa egiteko, mendizaletasunaren filosofia bultzatzen egindako lanagatik. Tontorrean helduekin elkartu ginen Listorretara jaisteko eta hortik Egiluzera, bazkaltzera. |
|
2010/12/19
3. etapa: Andoain - Andazarrate 3. etapa: Andoain - Andazarrate Egun freskoa, hotza ez esateagatik, eta izotza Andoaindik ateratako 69 haurren oinpean. Gero eguzkia atera zen eta gurekin gelditu zen ibilbide osoan. Ernio elurtu batekin gozatu ahal izan genuen bista Zarateko bentara joaten ginen bitartean, han hamaiketakoa egitera. Ondoren, Andazarrateko leporaino jarraitu genuen bidea. |
|
2011/01/16
4. etapa: Andazarrate - Etumeta 4. etapa: Andazarrate - Etumeta 82 ikaslerekin atera ginen Andazarratetik, geroago bigundu zen igoera gogor batean. Sorogain pasatu ondoren, helduei aukera eman zitzaien Gazumera igotzeko. Zelatunen berriro juntatu ginen haurrekin, denok batera hamaiketakoa egiteko Ernioko ikuspegi zoragarriekin. Hemendik Etumetaraino jaitsiera, non autobusak zain baikenituen. |
|
2011/01/30
Orientazio-ibilbidea: Andatza Orientazio-ibilbidea: Andatza Adinkako hiru taldetan banatuta atera ginen, lehenbizikoak Andazarratetik, bigarrenak Andatzako auzotik eta hirugarrenak Zizurkildik. Haurrak, mapa eta iparrorratza eskuan, Andatzako tontorrera eraman gintuzten monitoreak. Denok batera hamaiketakoa egin ondoren, Usurbila jaitsi ginen. |
|
2011/02/13
5. etapa: Etumeta - Loiola 5. etapa: Etumeta - Loiola Beste egun bat hotza eta haize gogorra lagun, nahiz eta zerua urdin egon, eskertzekoa izan zena. 72 haur atera ziren Etumetatik. Ibilbide suabea, zeinean berriz ere aukera eman zitzaien helduei tontorra egiteko, Saņu oraingoan, gero berriz ere ikasleekin elkartu eta Azpeitiraino jarraitzeko. Bertan trenaren museoa bisitatzeko aprobetxatu genuen eta han itxaron genion autobusari, Loiolaraino herri guztia zeharkatu beharrean. |
|
2011/02/27
6. etapa: Loiola - Aratzerreka 6. etapa: Loiola - Aratzerreka Loiolako santutegitik bertatik atera ginen 68 haurrekin, egun arraro samarrarekin euriari dagokionean, gutxien espero zenean agertzen baitzen. Hala ere, etapa polita izan zen, bai ibilbidearen profilagatik bai paisajeen ikusgarritasunagatik. Ziurrenik, Aratzerrekan inoiz ez zuten ikusi hainbeste haur batera! |
|
2011/03/13
Ibilaldi neurtua: Lezo Ibilaldi neurtua: Lezo Nahiz eta "Inudeak eta artzaiak" ekitaldiarekin kointziditu (zeinak naurri handian baldintzatu baitzuen DBHko ikasleen partaidetza), LHko 60 haurren partehartzea ontzat kontsidera dezakegu. Lezoko Allerru elkarteak 8,7 kilometroko ibilbidea prestatu zigun, labur egin zitzaiguna 10 eta 13 kilometro artean egitera ohituak baikaude. Behelaino apur bat aurkitu genuen Jaizkibelgo lehen dorrearen parean, baina egunak oso ongi eutsi zuen euririk barik. Parte-hartzaile guztiek ibilbideko diploma jaso zuten. |
|
2011/03/27
7. etapa: Aratzerreka - Zumarraga 7. etapa: Aratzerreka - Zumarraga Dirudienez, udaberriko ordutegi aldaketa eta eguraldiareniragarpen kaskarra medio, ohiko baino autobus bat gutxiagorekin joatera behartu gintuen. Hasiera ez zen erraza izan, Izazpe azpiraino aldapa gora gogorra baitzen. Bertan hamaiketakoa egin ondoren, gurasoek berriz ere tontorrera igotzeko aukera izan zuten, monitore batzuk lagunduta. Bitartean, haurrek GR-120 bidea hartu zuten berriz ere, Antiguan helduekin elkartu eta Zumarragara jaisteko, autobusetara. |
|
2011/04/10
8. etapa: Zumarraga - Brinkola 8. etapa: Zumarraga - Brinkola Geltokitik sirimiri gogaikarri batekin atera ginen, eta trenbidearen eskuineko aldetik doan bidegorri berrian joanez, Legazpin sartu ginen zalditeriako 7.a bezal. Segituan Mirandaolan hamaiketakoa egiten ginen, eta aukera aprobetxatu genuen bertako ola bisitatzeko. Hortik Brinkolara jauzi pare batean egin genuen, esperotakoa baino ordu erdi lehenago iritsiz. |
|
2011/05/08
9. etapa: Brinkola - Arantzazu 9. etapa: Brinkola - Arantzazu Udaberriko egun eguzkitsua eta zeru urdina. Brinkolatik aterata, Barrendiolako urtegira iritsi ginen. Hasieratik Triku-Etxetaraino igoera erraza, da, ondoren eta Kataberaraino gogortzen da. Gero Aizkorriko mendizerra zeharkatu genuen, Duru zelaietako larre berdeak gozatuz. Helduek Artzanburura igotzeko aprobetxatu zuten, gero zelaietan haurrekin berriz elkartzeko. Azkenik, Arantzazura jaistea gogobetetasun sentsazioarekin, 2010-2011 denboraldia etapa eder batekin itxiz. Agurreko bazkaria Sindikan eta etxera. |
|
2011/05/21-22
Denboraldi bukaerako irteera Denboraldi amaierako irteera Jada lehiaketatik kanpo, aste bukaera pasatzera joan ginen Azkoitiko Kukuherri aterpetxera. Zorrozpeko aparkalekutik atera ginen Izarraizko mendigunetik itzulitxo bat ematera, Putreaitz, Kakuta, Xoxote eta Erlo inguratuz. Azpeitirantz jaitsi gero, eta ondoren baserriz baserri Azkoitira, aterpetxera. Eguzki beroko eguna, baina haurrek ederto eutsi zioten ia 17 kilometroko ibilbideari. Aterpetxeko tratuarekin liluratuta gelditu ginen, jabeek telebista bat ere eskuratu ziguten haurrek Realaren ligako azken partida ikusi ahal izateko. Horrez gain, jokoak, dominak, opariak eta barreak, lo gutxi egiteaz gain. |
Bisitak:
EasyCounter.com