Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu@urdaburu.org
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:30-22:00

Euskara
Filosofia
Kurtso bukaera Abauko bordan, 2001eko ekainean
Kurtso bukaera Abauko bordan, 2001eko ekainean

"Harrobia egitea" oso garrantzitsua da, neska-mutilei hain filosofia berezia duen kirol eder hau erakutsiz. Edozein kiroletan bezala ahalegina beharrezkoa da. Kasu honetan erronka norbere burua gainditzea denez, honek bere onura dakar eskolartekoen garapenean. Honetaz gain ez da kirol lehiakorra; ez baitu axolarik lehena, bostgarrena edo azkena heltzea; hemen ez dago hoberik ala okerragorik; denak garaile dira eta ez dago galtzailerik. Are gehiago, ahulenari itxaroten ikasten da eta aurrera egiteko animatzen. Giza erlazioa nagusitzen da: ondokoarekin hitz egitea, neska eta mutilen arteko elkarbizitza, hamaiketakoa banatzea, adiskidetasuna sendotzea... eta bakarrik ibili beharrean aurkitzen bagara, gaur egun hain garrantzitsua den hausnarketarako lagungarria zaigu. Bere alde didaktikoa ere badu: gure lurraldeko baserriak, ermitak, haitzuloak, herriak eta jendea ezagutzen ditugu; landareak, zuhaitzak, mineralak eta lur motak desberdintzen ikasten dugu; bide, ibar eta tontorretan zehar ibiltzen gara... , eta gutxi balitz, hau dena munduko gauzarik hoberena den Naturarekin bateginik.