1993-94 kurtsoa (VII. lehiaketa) izan zen irteera hauen lehena. Orduan "Finalistaren eguna" antolatzea suertatu zitzaigun. Horrela Errenteriatik Bizarainera (San Markosera) ibilbidea prestatu genuen eta 1197 ikasle agertu ziren, probintziako 61 ikastetxeetatik. Horren ondoren, familia giroan eta gure egoitzan, gurekin dabiltzan ikasleen domina banaketa egin genuen, janaurreko batez lagunduaz. Lehen denboraldi honetan ikasturte amaierako irteera ezarri zen, orain arte urtero egiten dena. Orduan Arlas mendira joan ginen eta gero gure Abau bordara, bertan hainbait joku egin zirelarik.
1995ean Foru Aldundiak dominak banatzeari utzi zion. Honenbestez, ordutik hona guk geuk banatzen ditugu, grabatutako izenekin.
1998-99 ikasturtean argazki lehiaketa bat ezarri zen, oraindik bizirik dirauena. Irteera bakoitzean behin bakarrik erabil daitezken horietako kamarek banatu eta hauek elkarren artean txandakatzen dira, denek argazkiak atera ditzaten. 1999-2000 ikasturtean irteeren filosofia aldatu zen. Horrela mendi desberditara elkar loturarik gabeko txangoen ordez, gehienbat etapaka lotutako ibilbideak hasi ziren, hara nola: Errenteriatik Arantzurako bidea, Gipuzkoari Itzulia, Gipuzkoako diagonala Lizarrustitik Saturraranera, Urolako zeharkaldia, Oria bailarako zeharkaldia. Hale ere irteera bereziak ere egin dira mendi "mitikoetara": Gorbeia, Aizkorri, Anboto, Ernio, San Donato, Txindoki... , eta noizbehinka mendiari lotutako beste irteera didaktikoak: orientazio martxak, perretxikoak biltzera, oinarrizko eskalada ikastaroren bat, txirrinduz, etb...
2001-02 ikasturtean puntukako lehiaketa bat ezarri zen, hau da, zenbat eta irteera gogorrago hainbat eta puntu gehiago. Azkenean puntu kopuru jakin bat behar zelarik finalista izateko.