1992an, bere 50. urteurrena ospatzen zuen Urdaburu Mendizale Elkarteak, gaztetxoenen artean mendizaletasuna sustatu behar zuela ikusirik, lehiaketa honetan sartzea erabaki zuen. Une horretan 7. lehiaketa zen. Horretarako Orereta Ikastolarekin harremanetan jarri zen. Honela 8-14 urte bitarteko 34 neska-mutil biltzea lortu ondoren abentura honi hasiera eman zitzaion. Urte horretan 6 irteera besterik ez ziren egin. Lehiaketatik kanpo geratu ginen... baina lehen urratsa emanda zegoen.