1986tik hona Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Mendi Federazioaren lankidetzarekin, eskola jokuen barne, probintzia mailako mendi lehiaketa bat antolatzen du. Bertan nahi duten ikastetxeek parte hartzen dute, bere udalerriko mendizale taldeen laguntzaz. Lehiaketa horren arabera, urtean zehar gutxienez 7 irteera egiten dituenak (horien artean erregulatutako martxa bat) "Finalistaren egunean" diploma ziurtagiri bat jasotzen du. Finalistaren egun hau urtero herri desberdin batetan ospatzen da eta bertan mendi trabesia txiki baten ostean jokuak eta oparien zozketa ere egiten dira.