Gure artean Urdaburu Mendizale Elkarteak lau hilabetean behin argitaratzen duen aldizkaria da eta bertan gure jardueren berri izango duzue, esate baterako mendi irteeren egutegia, eski edo eskalada ikastaroen egunak, mendi astea, eta abar... Honetaz gain mendiari buruzko artikuluak aurkituko dituzue, eskia, eskalada, BTT, bidezidorrak, goi mendia eta abarretan girotuta. Gainera, salbuespenak salbuespen, dena bazkideok idatzitakoa da. Beraz, gure aldizkaria zuon denon esperientziak bertan jasotzeko zabal-zabalik daukazue eta parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Web guneko atal honetan aldizkariaren azken aleak agertuko dira PDF formatuan (irakurtzeko Adobe Acrobat Reader behar duzu).
Bisitak:
EasyCounter.com