Liburutegiko materialaren erabilpena ondorengo araudi honek zehazten du:
Elkarteko liburuak bazkideak soilik atera ditzake.
Bideo, gida eta mapak itzultzeko epea astebetekoa da.
Mendi liburuak itzultzeko epea bi astekoa da.
Bestelako liburuak itzultzeko epea hilabetekoa da. Gogora arazi nahi dugu liburua mendira eramatea debekaturik dagoela. Fotokopia erabiltzea erosoago eta merkeago atera daiteke.
Norbaitek arau hauetako bat errespetatzen ez badu beste materialik ezin izango du elkartetik atera.
Norbaitek materiala hautsi, galdu edo apurtzen badu, bere kontura joango da konponketa edo material berriaren erosketa.