Bertako mendi liburuak 700 etik gora dira, gehienbat mendi ibilaldiei buruz, eta bere sailkapena lurralde, baliabide edo edukinaren araberakoa da. Hara nola: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Euskal Herria, Estatua, Pirineoa, Europa, Mundua, Ski, BTT, eskalada, gidak, manualak eta irakurketa.
Bestalde mapa topografiko ugari ditugu, eta bere baitan Euskal Herri guztia, Pirineo gehiena eta Estatuko hainbat mendilerro hartzen dituzte.
Bideoak ere baditugu, baina badirudi berehala formato honi DVDak aurre hartuko diola.
Azkenik CDei dagokionez, gehienbat gure mendi irteeretako argazkiak biltzen dituzte, baina halaber mapak, ortoargazkiak, GPSa eta mapentzat programak eta bestelako informazioa.