Urdaburu Mendizale Elkartea
Errenteria-Orereta
Juan de Olazabal 23, behea. 943 527879. urdaburu.mendi@gmail.com
Ordutegia: astearte eta ostegunak, 20:00-21:30

Euskara
Mendi astea
Babarrun-jana
Babarrun-jana

Urtero, Urdaburu Mendizale Elkartekook mendi astea antolatzen dugu, azaroaren azken astean.

Mendi astea igandean hasten da Roll ski lasterketaz, "Bizaraineko Roll Ski Igoera" deiturikoa, bertan Bizarain (San Markos) mendira igotzen delarik. Ondoren, astean zehar haibat ekitaldi desberdin egiten dira, hala nola nagusien eguna izan ohi den astelehenean, bere mendi irteeretako bideoak proiektatuz eta dominak banatuz. Jarraian astearte, asteazken, ostegun eta ostiralean, horretara eskeintzen den edonork, hitzaldiak, argazki erakusketak, diapositiba proiekzioak eta abar aurkezten ditu. Larunbatean "Bizikloi" lasterketa dugu (txirrinduz eta lasterka), gaur egun "Eneko Arzelus Memoriala" deiturikoa eta azkenik, astea bukatzeko "Urdaburu Eguna" ospatzen da. Bertan elkarteko atal bakoitzak, haurrak, helduak zein nagusiak, bere aldetik egindako mendi irteera baten ostean, mahai baten inguruan biltzen gara, dagoeneko tradizionala eta berebizikoa den babarrun-janean.